Politika -
Pariseko auzitegiak
ETAren egitura logistikoko hiru kide zigortu ditu Frantziak
Jon Etxeberria Oiarbide, Ruben Rivero Campo eta Iñigo Sancho Marcos 2012ko urtarrilaren 14an atxilotu zituzten Frantzia erdialdean ETAren egitura logistikoko kideak izateagatik.
Erredakzioa
Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio astelehen honetan Frantziako justiziak Jon Etxeberria Oiarbideri, zazpi urteko zigorra Ruben Rivero Campori eta sei urtekoa, Iñigo Sancho Marcosi.
2012ko urtarrilaren 14an atxilotu zituzten Frantzia erdialdean, ETAren egitura logistikoko kideak izateagatik. Pariseko Auzitegiak egozten zizkieten delitu guztien errudun jo ditu, eta zigorra betetzen dutenean, Frantziatik behin betiko kanporatuak izango direla esan du.
Gainera, ekintza armatuak egiteko lapurtu zuten auto baten jabeari 3.000 euro ordaindu beharko dizkiote sorturiko kalte-ordainengatik.
Joigny herriko tren geltokian atxilotu zituzten Jon Etxeberria Oiarbide, Iñigo Sancho Marco eta Ruben Rivero ETAko ustezko hiru kideak, Auxerretik hurbil. Polizia aspaldian zebilen Etxeberriaren atzetik, eta geltokian, trenetik jaisten ari zela beste bi gizonezkorekin biltzean, hirurak atxilotu zituzten.