Politika -

EAJ-PSE ituna

PSE-EEk EAJrekin adostutako itunaren ebaluazioa egingo du udazkenean

Jeltzaleekin iaz adostu zuten ituna berrikusteko asmoa agertu du Pastorrek, eta "kritikoak eta zorrotzak" izango direla ohartarazi du.

Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sozialistek jeltzaleekin iaz adostu zuten itun ekonomikoaren ebaluazioa egiteko udazkenean EAJrekin bilera egingo dutela iragarri du asteazken honetan Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak. Adostutako akordio batzuk ez direla "bete" eta ituna errepasatzeko eta ebaluatzeko garaian "oso kritikoak eta zorrotzak" izango direla ohartarazi du.

Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan iaz jeltzaleek eta sozialistek adostu zuten itun ekonomikoa izan du hizpide. Itun horrek hainbat gai jasotzen zituen: zerga-politika, iruzurraren kontrako borroka, edota ekonomiaren eta enpleguaren suspertzea.

Eusko Jaurlaritzak itun ekonomiko horretan zeuden hainbat puntu ez dituela bete salatu du Pastorrek, eta bereziki suspertze ekonomikoaren eta enpleguarekin loturiko gaiak izan ditu hizpide. "Oso kritikoak eta zorrotzak izango gara itun hori berrikusteko eta ebaluatzeko garaian", adierazi du.

Pastorrek jakinarazi duenez, udazkenean itunaren ebaluazioa egiteko bilera egingo dela jasotzen da akordioan. "Atik Zra eduki guztien ebaluazioa egin beharko da, ez enuntziatu orokorrena soilik. Erdizka dagoena eta oraindik hasi gabe dagoena mahai gainean jarriko dugu", azpimarratu du.

Zerga alorrean sozialisten "asebetetzea handiagoa" dela nabarmendu du, aldiz, langabeziari aurre egiteko neurriak eta berrindustrialiazioari loturiko neurriak 2015era atzeratu direla salatu du. Are gehiago, neurri horiek 2015ean indarrean sartzeak horien balorea, zentzua eta eraginkortasuna galtzen duela adierazi du, "ez baita hori akordioan jasota dagoena". Hori dela eta, oso zorrotzak izango direla eta akordioko puntu guztiak zorrotz betetzea aldarrikatuko dutela gaineratu du.

Itunean adostu ziren "premiazko" neurriak langabeziaren ondorioak arintzeko zirela azaldu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV PSE-EE albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zerga politika