Politika -
Lekualdaketa
Aitzol Etxaburu ETAko kidea Espainiaratu dute
Auzitegi Nazionaleko 3 zenbakiko instrukzio epaitegiak deitu du Etxaburu (35 urte ditu), desmasia terrorista delitua egotzita.
Erredakzioa
Aitzol Etxaburu Artetxe ETAko kidea Frantziatik Espainiara eraman dute asteazken honetan, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak jakitera eman duenez.
Auzitegi Nazionaleko 3 zenbakiko instrukzio-epaitegiak deitu du Etxaburu, desmasia terrorista delitua egotzita.
Urtarrilean, Frantziak zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zion Aitzol Etxabururi, ETArentzat zuloak kudeatzea eta lehergailuak egitea leporatuta.
Atxiloketa 2009ko abuztuan izan zen, Villaremberteko eski-estazio batean, Alpeetan, Alberto Machain Berazarekin eta Andoni Sarasola Yarzabalekin batera, bi hilabete lehenagotik jarraitzea ahalbidetu zien ikerketa baten ostean. Udara horren amaieran, Frantzia hegoaldean taldearen 13 zulo aurkitu zituzten.