Politika -

Kontsulta Katalunian

PPk koalizio handi baten alde egin du, Kataluniako prozesuaren aurrean

PSC, UDC, Ciutadans eta UPyD alderdiei “koalizio handi” bat eskaini die Kataluniaren “osotasuna” eta “bideragarritasuna” bermatuko dituen gobernua osatzeko.

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia. EFE
Maria Dolores de Cospedal
Cospedalek, kontsultaren aurka dauden alderdiei akordiorako deia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk “koalizio handi” bat eskaini die PSC, UDC, Ciutadans eta UPyD alderdiei “osotasuna” eta “bideragarritasuna” bermatuko dituen gobernua osatzeko, alderdi soberanistek nahi duten “amildegiaren” aurrean.

Maria Dolorse de Cospedal PPko idazkari nagusiak egin die eskaintza ofizialki, Badalonan, Kataluniako popularren konferentzia politikoan. Cospedalek esan du alderdiak “besoak irekita” dituela eta indar politiko horiekin hitz egiteko prest daudela horren “garrantzitsua” den unean.

Diada egiteko astebete baino gutxiago geratzen denean, eta kontsultarako bi hilabetera, PPko bigarrenak deialdi hori egin die “moderazioa” eta “zentraltasuna” babesten dituzten alderdi guztiei. Halaber, independentziaren aldekoak batzen diren indar berarekin bat egiteko eskaera egin die.

Guztiei koalizio hori eskatu die “katalanek behar duten gobernua” eskaintzeko, ekonomian, enpleguan eta zerbitzu publikoetan oinarrituko den bat. Artur Mas buru den Generalitateak, aldiz, kontsultagatik bakarrik pentsatu eta lan egiten duela uste du.

“Ez da Kataluniagatik egin dezakegun gauza garrantzitsuagorik indarrak batu eta guztiok batera egitea baino. Hori egiteko unea da”, nabarmendu du Cospedalek.

PSOEk Kataluniako prozesuaren aurkako "frontea" errefusatu du

Patxi Lopez PSOEko Akzio Politikorako idazkariak errefusatu egin du alderdiak Kataluniako prozesuaren aurkako “frontean” parte hartuko duenik, PPk proposatu moduan, “lubaki baten aurrean ez dugu beste bat egingo”.

Lopezek azpimarratu dutenez, sozialistak ez daude “banatzen duten fronteak eraikitzeko, baizik eta zubiak egiteko”, ondorioz, ez dute parte hartuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma