Politika -
Kataluniako galdeketa
ANCk estatu propioaren aldeko mahaia osatzea proposatu du
Azaroaren 9ko galdeketaren alde dauden indar politikoak eta sozialak, gizarte zibileko kideak eta eragile politikoak bildu nahi dituzte.
Erredakzioa
Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) azaroaren 9ko galdeketaren alde daude indar politiko eta sozialekin, gizarte zibileko kideekin eta eragile politikoekin estatu propioaren aldeko mahaia osatzea proposatu du.
ANCk ohar baten bidez jakinarazi duenez, Diada egunean egindako "V" itxurako manifestazioaren ondotik, "atzeraezina da galdeketa egitea". Kataluniako Asanblada Nazionaleko kideak Bartzelonako Arenys de Munt herrian izan dira gaur, larunbata, hain zuzen ere, duela bost urte Kataluniaren autodeterminazioari buruzko lehen galdeketa egin zuten herrian.
"Kataluniako herriak erabaki beharko du galdeketa hau Kataluniako esparru legalaren baitan egitea, legezko ordezkarien bitartez, Auzitegi Konstituzionalaren debekuak debeku", ANCren arabera.
Bestalde, galdeketaren alde dauden alderdi politikoak batuta jarraitzearen beharra azpimarratu du: "Alderdikeriak alboratu eta galdeketaren aldeko akordioa betetzea eskatzen dion gehiengoaren alboan egon behar dute".