Politika -
Bilbon
Fiskalen Kontseilua, Euskadiko Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren alde
Eduardo Torres-Dulcek esan duenez, fiskaltza eratzea "gainerako erkidegoen lehentasunek baldintzatuta" egongo da.
Erredakzioa
Fiskalen Kontseilua, Bilbon egindako bilera batean, Euskadin Ustelkeriaren kontrako Fiskaltza eratzearen alde agertu da, baina "gainerako erkidegoen lehentasunek baldintzatuta" egongo da.
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak Gobernuaren Kontseiluak bilera egin eta gero egindako prentsaurreko batean esan duenez, gaur, asteartea, jakinaraziko diote Iñigo Urkullu lehendakariari eta Josu Erkoreka Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburuari, Gasteizen egitekoa den bileran.
"Ustelkeriaren kontrako erakundea eratzea, agerikoa denez, beste autonomia erkidegoetako lehentasunek baldintzatuta egongo da, baina nik uste dut aukera dagoela", gaineratu du.
Horren ildotik, "laster egitea" posible izango dela azpimarratu du. "Gaia, lehentasunak eta beharrak Eusko Jaurlaritzarekin aztertuko ditugu", esan du. Gainera, Iñigo Urkulluren Gobernuarekin duten kolaborazioa "bizia, egiazkoa eta eraginkorra" izaten ari dela nabarmendu du.
Halaber, deitoratu egin du Gobernu Zentralak plazak murrizteko egindako proposamena, "Ministerio Fiskalaren eraginkortasunean eragiten du eta, neurri handi batean, Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzan ere bai".