Politika -

Eskoziako erreferenduma

Alderdi abertzaleek erreferenduma 'gogoan hartzea' eskatu dute

Diputatuek “inbidia” eta “jelosia” sentitzen dituztela onartu dute, eskoziarrek etorkizunaren inguruan erabaki ahal izateko aukera dutelako.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurrek Kongresuan duen bozeramailea, prentsaurrekoan. EFE
Xabier Mikel Errekondo
Mariano Rajoyk ez du Eskoziari buruz hitz egin nahi izan gaur

1:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi nazionalistetako eta independentistetako diputatuek Eskoziako erreferendum independentistaren alde daudela adierazi dute ostegun honetan. Diputatuek “inbidia” eta “jelosia” sentitzen dituztela onartu dute, eskoziarrek etorkizunaren inguruan erabaki ahal izateko aukera dutelako. Halaber, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari kontsulta ‘gogoan hartzeko’ eskatu diote, lurraldeetako gatazkan hautestontzietan konpondu daitezkeenaren isla delako.

Britainia Handiko Gobernuaren eta Eskoziarekin artean hitzartutako erreferendumaren babes-ekitaldi honetan Convergencia Democratica de Catalunya (CDC) izan da, aldiz, Unio Democrativa ez da joan, Diadako manifestaziorako babes ekitaldian izan bazen ere.

EAJ, Amaiur, ERC, BNG, Nueva Canarias, Compromis-Equo eta Geroa Bai alderdietako parlamentarioek ere parte hartu dute. Ezker Anitzarekin (IU-ICV) Kataluniako kontsulta bultzatu duten beste alderdi politiko batzuk ez dituzte gonbidatu.

'Bozkatzea jada garaipena da'

Alderdi horietako ordezkariek mahai gainean Eskoziako bandera bat jarrita zela hitz egin dute. Eskoziarrek Erresuma Batuaren parte izaten jarraitu ala independente izan nahi duten bozkatzeko aukera izatea jada garaipen bat dena nabarmendu dute.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko bozeramaileak “demokrazia jarduera gogoan hartzeko” eskatu dio PPren Gobernuari, baita etorkizunean katalanek eta euskal herritarrek hartu ditzaketen “erabakiak errespetatzea” ere.

Gaitak Moncloara heldu dira

Aitor Esteban EAJko bozeramaileak emaitza dena dela izanda ere bai Eskoziak bai Erresuma Batuak “irabazi” egingo dutela adierazi du. “Ezetzak irabaziz gero, batasuna handiagoa izango da; baiezkoak irabazita, aldiz, nazioen nahia zapaltzen ez duen Estatua izango da”, esan du. “XXI. mendeko eskubide konstituzionala” Espainiara iristea espero duela gaineratu du.

Alfred Bosch ERCko bozeramaileak bozketak Kataluniako prozesuan izango duten eragina aipatu du: “Historiako gaitak Moncloako ateak irekitzera iritsiko dira, eta Katalunia Eskozia balitz bezala tratatu erabaki beharko dute, edota Sahara balitz bezala”, ohartarazi du.

Geroa Bai, ‘baiezkoaren’ alde

Joan Baldovi Compromis-Equo alderdiko diputatuak azaldu duenez, alaba etxetik joan zenean pena handia eman zion, baino onartu egin zuen, kasu honetan, Eskoziak Erresuma Batutik irteteko “eskubidea” duela onartu behar den bezala.

Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramailea “baiezkoaren” alde agertu da, Eskoziako erreferendumean, eta Rajoyri lurraldeetako gatazkei aurre egiteko “era askoz ere bidezkoagoak eta aberasgarriagoak” daudela “ikasteko” eskatu dio.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ezkozia albisteak Bigarrena Eskoziako erreferenduma