Politika -

Kritika

Gobernuak 'borondate politikorik ez' izatea gaitzetsi du Jaurlaritzak

Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskadin dituzten eskumenak “egokitu” beharra dagoela nabarmendu du Segurtasun sailburuak.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Artxiboko irudia. EFE
Estefania Beltran de Heredia
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Jorge Fernandez Diaz Barne Ministerioari “borondate politikorik ez” izatea leporatu dio, Segurtasun Batzordea ez deitzeagatik. Halaber, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskadin dituzten eskumenak “egokitzeko” beharra dagoela nabarmendu du.

Estatuko bi segurtasun indar horiek euskal autonomia erkidegoan egiten dituzten kontrol “zehatzak” kritikatu ditu berriro sailburuak. Beltran de Herediaren ustez, Euskal Herrian dituzten langile guztiak “justifikatzen” saiatzen dira horretara.

Lehendakariak eta Gobernu zentraleko presidenteak duela gutxi izandako bileraren harira, Beltran de Herediak esan du “barkaezina” izango litzatekeela Rajoyk Urkulluk eskaintzen dion lankidetza “ez aprobetxatzea”, “zauriak ondo ixteko”.

Bestalde, ETAk armak uzteko pausoak eman dituela “erakustea” espero duela esan du, eta Ertzaintza “bizikidetza apurtu dezakeen edozein mugimenduri” adi dagoela ohartarazi du.

Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean, Beltran de Herediak esan du, legealdiaren hasietatik eskatu duela Segurtasun Batzordea biltzea, baina Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak oraindik ez diola erantzunik eman.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea