Politika -

Pujol auzia

Jordi Pujolek azalpenak emango ditu gaur Kataluniako Parlamentuan

30 urtean atzerrian izan duen diruaren inguruko azalpenak eman beharko ditu.

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak azalpenak emango ditu Kataluniako Parlamentuan. EFE
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak azalpenak emango ditu Kataluniako Parlamentuan. EFE
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak azalpenak emango ditu Kataluniako Parlamentuan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak atzerrian 30 urtean ezkutatuta izan duen diruaren inguruko azalpenak emango ditu ostiral arratsaldean Kataluniako Parlamentuaren aurrean egingo duen agerraldian.

Erakunde-gaietarako batzordearen aurrean egingo du agerraldia 16:00etatik aurrera. Kataluniako Parlamentuan ordezkaritza duten zazpi taldeek (CiU, ERC, PSC, PP, ICV-EUiA, C's eta CUP) aho batez onartu zuten Pujolen agerraldia.

Batzordeak ohiko prozedura jarraituko du. Hasteko, Jordi Pujolek hitz egiteko 30 minutuko tartea izango du eta segidan talde parlamentario bakoitzak 10 minutuko tartea izango du. Ondoren, Pujolek horiei erantzun ahal izango die.

Bestalde, Kataluniako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak ikerketa batzordea irekitzea adostu zuten. Ziurrenera, datorren astean onartuko dute. Pujolek egia aitortu eta berehala agerraldia ez egiteagatik ikerketa batzordea irekitzea bultzatu zuten zenbait alderdik.

Alderdiek beren jarrera aldatzen ez badute, ikerketa batzordearen onarpena aurrera aterako da ERC, PSC, PP, ICV-EUiA, C's eta CUP alderdien babesarekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea