Politika -
Bizkaibus
Talde anonimo batek bere gain hartu du Zorrotzako autobusen erreketa
Ertzaintzaren ikerketa zabalik dago, eta gertakari horrek abuztuaren 20an Loiun erre zituzten 5 autobusekin loturarik duten ikertzen ari dira.
Erredakzioa
Talde anonimo batek bere gain hartu du atzo Zorrotzan izandako Bizkaibus enpresako autobusen erreketa, EiTBra bidalitako ohar batean. Oharraren arabera, "Bizkaibusek Bilboko Zorrotza auzoan duen aparkalekuan sartu eta bi leherkari txikiren bidez bertan zeuden autobusen aurka ekintza burutu genuen".
Ertzaintzaren ikerketa zabalik dago, eta gertakari horrek abuztuaren 20an Loiun erre zituzten 5 autobusekin loturarik duten ikertzen ari dira.
Taldeak Gudari egunaren testuinguruan kokatu du erasoa.
Autodeterminazio eskubidea gauzatzeko bidean, borroka molde zorrotzagoak behar direla aldarrikatu du talde anonimoak.
Bestalde, iheslari eta deportatuei eta preso gaixoei aipamena egin die. Taldea bereziki kezkatuta dago preso gaixoen egoerarekin eta horien artean, Ibon Iparragire, Ibon Fernandez Iradi eta Aitzol Gogorza presoen kasuak azpimarratu ditu.