Politika -
Heriotza
Miguel Boyer PSOEko ministro ohia zendu da
Boyer gaur goizean eraman dute Ruber Internacional klinikara, eta bertan hil da, ordu gutxi geroago, biriketako enbolia baten ondorioz.
Erredakzioa
Miguel Boyer PSOEko ministro ohia zendu da gaur, Madrilen, senideek jakitera eman dutenez.
Boyer gaur goizean eraman dute Ruber Internacional klinikara, eta bertan hil da, ordu gutxi geroago, biriketako enbolia baten ondorioz.
Felipe Gonzalezen aurreneko legealdian, Ekonomia, Ogasun eta Merkataritza ministroa izan zen. Garai hartan, 'superministro' ezinena jarri zioten Boyerri.
Besteak beste, Rumasari jabetza kentzeagatik ezaguna da Boyer. Jose Maria Ruiz Mateos Rumasako presidentea Boyerren atzetik ibili zen, Supermanen jantzia edota preso mozorroa jantzita zeuzkala.
Ministro lanetan, inflazioa kontrolatzeko ekimenak bere ibilbideko oinarri nagusiak izan ziren, baita Alfonso Guerra sozialistarekin izan zuen borrokaldia ere.
Bere bizitza pribatuan, Elena Arnedo ginekologoarekin ezkondu eta bi seme-alaba izan ondoren, Isabel Presler prentsa arrosako erreginarekin ezkondu zen. 26 urte eman dituzte ezkonduta, eta alaba bat izan dute elkarrekin.
Miguel Boyer Donibane Lohizunen jaio zen, 1939. urteko otsailaren 5ean, Gerra Zibila hasi baino bi urte lehenago.