Politika -

Aurrekontuak

EH Bilduk dio EAJk Estatutuaren erreforma bilatuko duela PSErekin

Beitialarrangoitiaren ustez, horrekin aseko dira jeltzaleak, baina "erabakitzeko eskubideak oinarrizko printzipio demokratiko izan behar du edozein akordiotan".

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren legebiltzarkidea.
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren legebiltzarkideak adierazi duenez, EAJk PSE-EErekin egingo du ituna Jaurlaritzaren 2015eko aurrekontua onartzeko, eta horren truke "Gernikako Estatutuaren erreforma huts batekin asetzeko prest egongo da".

Beitialarrangoitiak Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzak izan ditu hizpide gaur emandako prentsaurreko batean. Lehendakariak esan du EAJren "apustua" PSE-EErekin "ituna" egitea dela, Eusko Jaurlaritzari nolabaiteko egonkortasuna emateko.

Beitialarrangoitiaren arabera, "erabakitzeko eskubideak oinarrizko printzipio demokratiko izan behar du edozein akordiotan", eta "ez dago itunerako aukerarik euskal herritarrei etorkizunaz erabakitzeko eskubidea ukatzen dietenekin". Horren harira, sozialistek Katalunian eta Euskal Herrian eskubide hori aitortzeko zantzurik ez dutela azpimarratu du.

Bestalde, erabakitzeko eskubidearen inguruan prozesuren bat abiatuz gero, euskal herritarren artean egin behar dela esan du, ez dagoela aldebitasunerako aukerarik.

Horren harira, lehendakariak autogobernua Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko egin duen apustua kritikatu du, "ezin baita akordiorik egin ezer adostu nahi ez duenarekin".

"Prozesu adostua abiarazi beharra daukagu, ahal dugun guztiok elkar hartuta, baina aldebitasunaren zain egon gabe", gaineratu du. Gero, Madrili Euskal Herrian egindako akordioa "errespeta dezala" eskatzea besterik ez omen litzateke geratuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea