Politika -
Bergizarteratzea
Lokarrik dio Hitzemanek gizarteratzeko aukera ematen diela presoei
Eusko Jaurlaritzak proposatutako egitasmoak ekarpen interesgarriak eta eraikitzaileak egiten dituela uste dute, lerroburuetatik harago.
Erredakzioa
Akordiorako eta Kontsultarako Herritar Sareak Hitzeman programaren balorazioa egin du. Presoen bergizarteratzeko prozesu legalak babesteko plan bat da eta aste honetan aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak.
Adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako egitasmoak ekarpen interesgarriak eta eraikitzaileak egiten ditu, lerroburuetatik harago. Horrela, presoentzat bideragarria den ibilbide bat egitea proposatzen dutela adierazi dute agiri batean.
Lokarriren ustez, Espainiako Gobernua bake-prozesuaren eta elkarbizitzaren alde egiten ari den kolaborazio eza arintzeko jaio da Hitzeman eta, konkretuki, espetxe-politika aldatzeko edota egoera berrira (ETAren biolentzia amaitu ostean) egokitzera ukatzeagatik.
Horrela, bake-prozesuaren protagonismoa euskal gizartearen gain erortzea proposatu dute eta inplikatutako instituzio, alderdi edota aktorek behar besteko esfortzu egitea prozesuaren alde. Eusko Jaurlaritzaren proposamena, erakundearen arabera, "positiboa" da, "instituzioa berrintegraziorako lanean" jarduten lanean ari delako, "dituen lanabes guztiekin".
"Bake-prozesuak ekimen konstruktiboak" behar dituela gaineratu dute. Horrela, plan honen aurkezpena presoen berrintegraziorako adostasun zabala lortzeko aukera izan daitekela aitortu dute. Gainera, presoak ere prozesu honen parte izan behar direla esan du Lokarrik eta beraien ekarpena behar-beharrezkoa omen da.
Horrela, Lokarrik uste du ezinbestekoa dela Espainiako Gobernuak dispertsio politikari amaiera ematea eta presoak instituzio, alderdi eta euskal gizarteko elkarteekin kontaktua egitea erraztea.