Politika -

Radio Euskadi

Presoak dauden artean ETAk existitu egin behar duela uste du Zabaletak

Aralarren koordinatzailearen arabera, "eragile politiko eta sozial" gisa jarraitu beharko luke. Covitek adierazpen horiek ikertzeko eskatuko dio Fiskaltzari.

Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzailea. Argazkia: EiTB
Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzailea.
Zabaleta: 'Preso politikoak dauden bitartean, ETAk jarraitu behar du'

1:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzaileak uste du ETAk existitu egin behar duela "preso politikoak" dauden bitartean, "baina eragile politiko eta sozial gisa".

"Okerragoa baino hobea da ETAk bizirik jarraitzea, elkarbizitzarako pausoak ematen lagun dezan", adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean.

Hala ere, Zabaletak azpimarratu du ETAk iraganaren autokritika egin behar duela, Estatuak "gerra zikinaz, poliziaren gehiegikeriaz eta torturaz" bezalaxe.

"Preso politikoei" dagokienez, "amnistia" eskatu du, demokrazietan ez delako horrelako presorik izaten, eta "munduko bake prozesu guztietan" hartzen den neurria delako.

Covite

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (COVITE) adierazpenok ikertzeko eskatuko dio Nafarroako Justizia Auzitegi Goreneko Fiskaltzari. Izan ere, kolektiboaren ustez, ETAren biziraupenaren "alde" egitea, "biktimak umiliatzea" da.

UPNk dimisioa eskatu du

Bestalde, UPNk "biktimak eta gizartea iraintzea" leporatu dio Aralarren buruari, eta dimititzeko exijitu dio. PPk, berriz, biktimei "barkamena eskatzeko" eta "atzera egiteko" eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA gaur