Politika -
Madril
EAJ: 'Espainiako jaia desfile militar batekin ospatzea anakronikoa da'
"Rajoyk baliabide publikoak modu egokian zelan erabili pentsatu beharko luke, Espainia defendatu behar ez duen armada baten desfilean erabili beharrean", esan du Itxaso Atutxak.
Erredakzioa
Itxaso Atutxa EAJk Bizkai Buru Batzarreko presidentearen ustean, "anakronikoa eta xelebrekeria" da Espainiak desfile militar batekin ospatzea bere jai nagusia.
"Espainiak berezko sentitzen duen eguna desfile militar batekin ospatu behar izateak ez du gauza handirik esaten gizarte horren eta herrialde horren inguruan", esan du Atutxak EAJk zabaldutako adierazpenean.
EAJren agintariaren arabera, bere alderdiak ez du urriaren 12a ospatzen ez duelako berezko sentitzen, eta "baliabide publikoak" desfile militar bat egiteko erabiltzea "lekuz kanpo" dagoela uste du.
"Rajoyk baliabide publikoak modu egokian zelan erabili pentsatu beharko luke, Espainia defendatu behar ez duen armada baten desfilean erabili beharrean. Baina, gehienbat, armada horretako jeneral batek ere ez ezin du esan oraindik Estatuaren barruan gauden beste nazio batzuek bertan jarraitzeko bermea direnik", esan du Atutxak.