Politika -

Bilera

Idoia Mendiak eta Pedro Sanchezek bilera egingo dute astelehenean

Sozialistek proposatzen duten Konstituzioaren erreforman euskal autogobernuaren berezitasunak jaso behar direla esango dio Mendiak Sanchezi.

Pedro Sanchez, Idoia Mendia eta Patxi Lopez. Artxiboko irudia: EiTB
Pedro Sanchez, Idoia Mendia eta Patxi Lopez. Artxiboko irudia: EiTB
Pedro Sanchez, Idoia Mendia eta Patxi Lopez. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak bilera egingo du astelehenean Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin. Sozialistek proposatzen duten Konstituzioaren erreformak euskal autogobernuaren berezitasunak jaso behar dituela helarazteko baliatuko du bilera.

Sozialistek proposatzen duten sistema federal horretan euskal autogobernuaren berezitasunak eta Kontzertu Ekonomikoa gehitu behar direla adieraziko dio Mendiak Sanchezi. Hala, eskumenen inbasioa saihestearen garrantzia azalduko dio, Rajoyren agintaldian gertatutakoa ez errepikatzeko.

Euskadiko sozialisten buruzagiak bilera erronda hasi du, aurreko hilabetean PSE-EEko idazkari nagusi izendatu ondoren. Urriaren 1ean, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilera egin zuen, eta, ondorengo hilabeteetan, alderdi politikoetako, sindikatuetako eta eragile sozialetako buruekin batzartuko da.

Halaber, Pedro Sanchez buruzagi sozialistarekin egingo duen bileraren ondotik, Susana Diaz Andaluziako Gobernuko presidentearekin batzartuko da, hilaren 14an, eta Miquel Iceta Kataluniako sozialisten buruarekin, urriaren 28an.

Bestalde, Euskadiko alderdi politikoetako ordezkariekin ere bilerak egingo ditu. Hala, urriaren 22an, Arantza Quiroga PPko buruzagiarekin batzartuko da; hilaren 24an, Andoni Ortuzar jeltzaleen presidentearekin; 27an, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearekin, eta azaroaren 5ean, EH Bilduko ordezkariekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Idoia Mendia Pedro Sánchez