Politika -

Gobernu bileraren ostean

Epaileek Ibarzaharraren gainean berehala ebaztea espero du Erkorekak

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaleak auzian inputatutako EAJren bi kideen ustezko errugabetasuna errespetatzea eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak Ibarzaharra Sestaon (Bizkaia) dagoen enpresa parkeko auzian inputatutako EAJren bi kideen ustezko errugabetasuna errespetatzea eskatu du, eta epaileek “ahalik eta arinen” ebaztea espero duela esan du.

Gobernu Bileraren ondoko prentsaurrekoan, Juan Cruz Nieves eta Iñigo Camino jeltzaleen inputazioaren inguruan galdetu diote Ekorekari. Bi jeltzaleek Gizarte Segurantzari iruzur egitea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi diete, Ibarzaharra sozietateko goi kargudun izan ziren garaian.

Ibarzaharra sozietatea enpresa parkea martxan jartzeko helburuarekin sortu zuten, eta Gobernu zentralak, Jaurlaritzak, Bizkaiko Diputazioak eta Sestaoko Udalak parte hartu zuten.

Jaurlarizaren bozeramaleak gogorarazi duenez, auzia epaileen esku dago, eta epaileek ebatzi arte itxaron beharko da; halere, ustezko errugabetasuna errespetatu egin behar dela azpimarratu du.

Ibarzaharra enpresa publikoarentzat planik ote dagoen galderari erantzunez, Ekorekak gogorarazi egin du Jaurlaritzaren parte-hartzea, sozietate horretan, “txikia da, hori dela eta, ezin du inolaz ere gidaritza lanak egin”.

% 50 Gobernu zentralaren esku dago eta, % 22,5, Jaurlaritzaren esku, beraz, erabakitzeko gaitasuna mugatua dauka, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ