Politika -
Kontrol-saioa
RTVEn erregulazioko plan bat onartzea 'erabat' baztertu du Montorok
Sozialistek telebista eta irrati publikoa “itozen aritzea” egotzi diote Rajoyren Exekutiboari, eta dagoeneko % 46ko murrizketa egin dutela salatu dute.
Erredakzioa
Rajoyren Gobernuak RTVEn langileen % 30i eragingo dien enplegu-erregulazioko espediente bat onartu nahi izatea “erabat” baztertu du Cristobal Montoro Ogasun ministroak, Juan Luis Gordo sozialistaren galderari erantzunez. Gordok telebista eta irrati publikoa “itozen aritzea” egotzi dio Rajoyren Exekutiboari, eta dagoeneko % 46ko murrizketa egin dutela salatu du.
“Erabat baztertuta dago mota horretako espediente bat etorkizunean martxan jartzea. RTVEk zerbitzu publiko bat eman behar die herritar guztiei”, berretsi du Ogasun arduradunak Kongresuko kontrol saioan.
PSOEko bozeramailearen iritziz, dagoeneko % 46ko murrizketa egin dute popularrek RTVEn, eta, “aurrepauso moduan”, langileen % 30i eragingo dien lan-erregulazioko plan bat onartu nahi dute orain. “Eta horretarako, Telemadrideko ehorzlea ekarriko dute”, adierazi du, Jose Antonio Sanchez PPk RTVE gidatzeko aukeratu duen hautagaia gogoan hartuta.