Politika -

Podemosen batzarra

Pablo Iglesias: 'Irabaztera irten gara, eta horren beldur dira'

Podemoseko buruak iragarri du 'paretik kendu'ko dela, baldin eta idazkari nagusi bakarra izateko bere proposamena aurrera ateratzen ez bada.

Pablo Iglesias, Podemos alderdia asteburuan egiten ari den batzarrean. Argazkia: EiTB
Pablo Iglesias, Podemos alderdia asteburuan egiten ari den batzarrean. Argazkia: EiTB
Podemos ez da konformatzen Europako hauteskundeetako emaitzekin

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemos alderdiko buruaren iritziz, gaurkoa egun historikoa da "irabaztera eta Gobernua osatzera" datorren erakunde bat jaiotzen ari delako. Hala mintzatu da Podemosek Europako Parlamentuan duen bozeramailea alderdia Madrilen egiten ari den batzarraren irekiera ekitaldian.

"Partida irabazi ahal dugu. Ez gara honaino iristearekin eta hauteskunde orokorretan bigarren egitearekin konformatzen. Irabaztera irten gara, eta horren beldur dira", adierazi du Iglesiasek. Podemoseko oinarri sozialek alderdiaren ereduaz, hauteskunde estrategiaz eta printzipio etikoez eztabaidatuko dute asteburuan.

"Zergatik uste duzue guri begira daudela? Badakitelako irabazi ahal dugula. Aldaketa aro batean gaude, eta jada ez gara herritar mugimendu bat. Irabazteko eta gobernatzeko prest dagoen indar politiko bat sortzen ari da, eta, horregatik, ez dugu inolako beldurrik izango estrategiaz eta taktikaz eztabaidatzeko", nabarmendu du.

Asteburuko batzarrean 24 programa proposamen eztabaidatuko dituzte, baina horien artetik bi nabarmentzen dira, Pablo Iglesiasek gidatutakoa eta Pablo Echenique europarlamentariak proposaturikoa. Iglesiasek eta Echeniquek Podemosek izan behar duenaren gaineko eta buruzagiari buruzko iritzi ezberdinak dituzte, baina enfrentamendua izatea ukatu egin dute.

Iglesias 'paretik kenduko da' bere proposamena aurrera ateratzen ez bada

Podemoseko buruak iragarri du 'paretik kendu'ko dela baldin eta idazkari nagusi bakarra izateko bere proposamena aurrera ateratzen ez bada, eta oinarri sozialak hiru bozeramaile izateko Pablo Echeniqueren proposamena onartzen badu.

"Gustatuko litzaidake erantzukizuna gainetik kentzea, baina ez dut uste hiru idazkari nagusik Rajoyri eta Sanchezi hauteskundeak irabaziko dietenik", azpimarratu du. Dena den, garaile ateratzen den proposamenaren taldea babestuko duela iragarri du.

Bere proposamenak gehiengoaren babesa jasotzen ez badu 'paretik kendu' behar duela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pablo Iglesias politikari ohia Podemos albisteak