Politika -

Bake-Prozesua

Miguel Zugaza: 'Adiskidetze zabal bat onartu behar du gizarteak'

Prado Museoko zuzendari durangarraren iritzian, ETAk borroka armatua utzi zuenetik, "mehatxurik eta indarkeriarik gabeko bizitza" nolakoa den jakitea izan da garrantzitsuena.

Miguel Zugaza, Prado Museoko zuzendaria.
Miguel Zugaza, Prado Museoko zuzendaria.
Miguel Zugaza, Prado Museoko zuzendaria.

I.G. - I.A,. |EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Zugaza (Durango, 1964) Artearen Historian aditu eta Prado Museoko zuzendariak Japonian jaso zuen ETAk borroka armatua behin betiko utziko zuen iragarpena, gaur hiru urte. Bi hitzetan laburtu du albisteak sorrarazi zion sentimendua: lasaitasuna eta nahasmena.

- Nola gogoratzen duzu iragarpenaren eguna? Zein izan zen egun horretan izan zenuen lehenengo gogoeta?

Japonian nengoen eta lasaitasuna sentitu nuen, baina nahasmena ere bai, hainbeste sufrimenduk zertarako balio izan zuen ulertu ezinda. Terrorismoaren su-eten hotz eta kalkulatuari, gure gizartearen suminduraren su-etenak eman behar zion jarraipena.

Hiru urte igaro direnean, zein da prozesuaren osasun egoera? Espero zenituen urratsak eman al dira hiru urte hauetan?

Mehatxurik eta indarkeriarik gabeko bizitza nolakoa den jakitea izan da garrantzitsuena. ETAren aldetik pauso irmoagoak espero ditugu guztiok, normalizazio politikoan aurrera egin ahal izateko. Halere, orain, krisi ekonomikoak lehentasun osoa hartu du, eta bakegintza beste maila batera eraman du: hori da errealitatea.

- Etorkizunari begira, zer espero duzu? Nolakoa izango da prozesu honen bilakaera?

Prozesu hau guztia barneratzeak luze joko du; gizarteak eskatzen duen mailan erantzun behar diote politikariek, eta, era berean, gizarteak adiskidetzeko prest egon behar du, adiskidetze zabal baterako prest. Hau ez da laborategi baten barruan konpon daitekeen arazo bat, mundu globalizatuan gertatzen ari diren erronka handiak aintzat hartu gabe. Ikuskera zabal batekin heldu behar zaio arazoari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA gaur