Politika -

34. urteurrena

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Jaime Arrese batzarkide ohia omendu dute

Gaur duela 34 urte hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek UCDko batzarkidea.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Jaime Arrese batzarkide ohia omendu dute. Argazkia: EiTB
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Jaime Arrese batzarkide ohia omendu dute. Argazkia: EiTB
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Jaime Arrese omendu dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Jaime Arrese UCDko batzarkide ohia omendu dute gaur, Komando Autonomo Antikapitalistek hil zutela 34 urte bete direnean.

Omenaldian bildutakoen artean, Arreseren senideak (Carmen Araolaza alarguna, Jaime semea, eta Fermin eta Carmen anai-arrebak) eta ordezkari politiko ugari izan dira: Marina Bidasoro Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendaria, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, eta Batzar Nagusietan ordezkaritza duten talde guztietako ordezkariak.

Arreseren aldeko omenaldia Batzar Nagusien atarian egin dute, batzarkide ohiaren omenez bertan jarrita dagoen plakaren aurrean. Komando Autonomo Antikapitalistek 1980ko urriaren 23an hil zuten Arrese, 43 urte zituela.

Txarolak lore-sorta bat utzi du Arreseren omenez dagoen plakaren aurrean, eta segidan minutu bateko isilunea egin dute.

Gipuzkoako Batzar Nagusien ekimenez omendu dute Arrese. Eraildako batzarkideen omenez urtero lore-eskaintza bat egitea proposatu zuen Lohitzune Txarolak, eta batzarkideek onartu egin zuten. Ondorioz, Jaime Arrese eta Juan Maria Jauregi batzarkideak urtero omentzen dituzte, haien heriotzaren urteurrenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak