Politika -

Katalunia

A9 'mobilizazio handia' izateko, baturik egingo du lan Itun Nazionalak

Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Itun Nazionalak bere laugarren bilera egin du Katalunian. Azaroaren 9ko prozesua aurrera eramateko, bat eginik jardungo dute eragileek.

Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionalak bere laugarren bilera egin du. Argazkia: EFE
Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionalak bere laugarren bilera egin du. Argazkia: EFE
Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionalak bere laugarren bilera egin du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 9ko kontsulta berria "mobilizazio handi" bihurtzeko "bat eginik lan egiteko" konpromisoa hartu dute gaur Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionalaren kideek. Bestalde, boto eskubidea eta beste aldarrikapen modu batzuk bateragarriak direla uste dute.

Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionalak egindako laugarren bilera izan da gaurkoa. Artur Mas Generalitateko presidentea eta 57 eragileetako ordezkariak bertan izan dira. Azaroaren 9ko prozesua aurrera eramateko bat eginik lan egiteko konpromisoa hartu dute, nahiz eta kontsultaren formatua aldatzeagatik desadostasunak izan.

Bi ordu baino gehiagoko bilera Parlamentuko entzunaretoan egin dute. "Nahiz eta mugak izan, A9 mobilizazio handia izateko bat eginik lan egiteko" konpromisoa hartu dute entitateek agiri bateratu batean. "Botoek eta beste mobilizazio era batzuek herritarren parte-hartzea areagotzea", espero dute.

Agiriak ez du ‘kontsulta’ terminoa aipatzen eta azaroaren 9ari beste hitz batzuekin egiten dio erreferentzia: ‘bozkatu’, ‘mobilizazioa’ eta ‘parte-hartzea’.

Bost puntu

Adostutako testuak bost puntu ditu eta "aniztasuna" eta "gizartearen eta politikaren lankidetza" aldarrikatzen ditu. Horrela, azaroaren 9ari begira "batasuna" sustatu nahi du.

Erabakitzeko eskubidea gauzatzea "eskakizun demokratikoa" dela uste dute. Katalunia "nazio bat" dela ziurtatzen dute, eta bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea du.

"Ituneko erakunde guztiek erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bat eginik lan egiteko konpromisoa hartzen dugu", erantsi du testuak. Azaroaren 9an "mobilizazioa eta parte-hartzea" lortzeko "konpromisoa" eskatzen die agiriak elkarte guztiei. Generalitatearen arabera, dagoeneko 34.916 boluntariok izena eman dute A9 antolatzeko.

Itun Nazionala Katalunia EFE

Itun Nazionala Katalunia EFE

Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionalak egindako laugarren bilera. Argazkia: EFE

Nuria de Gisbert Parlamentuko presidentea, Joan Rigol Ituneko koordinatzailea, Fancesc Homs eta Joana Ortega kontseilariak, Oriol Junqueras (ERC), Joan Herrera eta Joan Mena (ICV-EUiA), David Fernandez (CUP) eta Jordi Turull (CiU) alderdietako buruzagiak, besteak beste, bileran izan dira.

Era berean, Kataluniako Asanblada Nazionala (Carme Forcadell), Omnium Cultural (Muriel Casals) eta Sumate (Eduardo Reyes) herri mugimenduak eta sindikatu eta enpresaburuen elkarte gehienak bertan izan dira.

Batasuna

Joan Rigol Ituneko koordinatzailearen hitzetan, "ardatz politikoaren" eta eragileen arteko batasuna "bistaratzeko" balio izan du bilerak. Azken egunetako desadostasunak alde batera utzi eta "laino batzuk" desagertu dira, nahiz eta aniztasuna mantendu.

ANCren eta Omnium Culturalen ustez, azaroaren 9an bozkatu ahal izateko lan egitea eta jardunaldia herritarren mobilizazio bat bihurtzea "bateragarriak" dira.

Azkenik, bileraren "balorazio oso positiboa" egin du Oriol Junquerasek (ERC). Batasuna bistaratu dutela goraipatu du Junquerasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia