Politika -

Udal eta foru hauteskundeak

Josu Unanue eta Aitziber Ibaibarriaga, EH Bilduren hautagaiak Bizkaian

Bermeoko alkateordeak Bizkaiko ahaldun nagusia izateko aurkeztuko du bere burua, eta koalizioak Bilboko Udalean duen bozeramaleak, ordea, hiriburuko alkatetzarako.

Josu Unanue eta Aitziber Ibaibarriaga Bilbon egin duten ekitaldian. Argazkia: EFE
Josu Unanue eta Aitziber Ibaibarriaga. Argazkia: EFE
EH Bilduk Josu Unanue aurkeztu du Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Unanue Bermeoko alkateordeak Bizkaiko ahaldun nagusia izateko hautagaitza aurkeztuko du eta Aitziber Ibaibarriaga koalizioak Bilbon duen bozeramaleak, ordea, hiriburu bizkaitarreko alkatetzarako.

EH Bilduren bi hautagai nagusien izenak Bilbon egindako ekitaldi batean jakinarazi dituzte, EHU-ko paraninfoan, Maribi Ugarteburu, Pello Urizar eta Oskar Matute, besteak beste, bertan zirela.

Azkenik, EH Bilduren bozeramalea Bilboko Udalean izango da alkategai eta Unanue, Hiesaren kontrako borrokako “historikoa”, Bizkaiko Diputazioaren buru izateko hautagai.

Egindako hitzaldian, Unanuek Jose Luis Bilbaoren adierazpenak kritikatu ditu. Bilbaok esan zuen “ordainketak esku dirutan egin dituztenak, horren jatorriaren berri eman gabe, eta dirutza handiak paradisu fiskaletan zituztenak lasai” egon daitezkeela “ez dutelako haien memoriak idatziko”; Unanuek “omertaren politikaren” baitan kokatu du.

Josu Unanue eta Aitziber Ibaibarriaga, ekitaldian. EFE

Ibaibarriagak, bestalde, esan duenez, hauteskundeetan “egoerak eskatutako maila” emango du, “anbizioz”, eta penagarritzat jo du “euskal eskuinak bere neurrira eraikitako hiri eredu neoliberal eta zaharkitua”.

“Eredu horrek enpresa handiei, etxegintza sektoreko enpresei eta zenbait erlijiori mesede egiten die, baina, halere, laguntza sozialen leihatila ixten du dirurik ez dagoelako”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Alderdi politikoak EH Bildu Bizkaia Hautagaiei buruzko albisteak Josu Unanue EH Bildu Aitziber Ibaibarriaga