Politika -

Ustelkeria

Cospedal: 'Herritarrak bezain asaldatuta gaude PPn'

PPko idazkari nagusiak jakinarazi duenez, Alderdi Popularra lanean ari da, etorkizunean ustelkeria kasu gehiago ez izateko.

Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularreko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularreko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularreko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularreko idazkari nagusiak esan du alderdian herritarrak bezain asaldatuta daudela ustelkeria kasuekin. Cospedalen esanetan, Alderdi Popularra "atsedenik hartu gabe lanean ari da", ustelkeria kasuak berriz errepika ez daitezen".

Auzitegiek diotena errespetatzen dutela nabarmendu ostean, "erantzukizuna" izateko eta errugabetasun-presuntzioa errespetatzeko eskatu du. Gaineratu duenez, "ona eta txarra ezberdindu egin behar dira", eta "ezin dira pertsona guztiak berdin tratatu".

Cospedalek nabarmendu du haren alderdia ustelkeria kasuak ez errepikatzeko lanean ari dela: "Iraganean pasatu zena etorkizunean berriz gertatu ez dadin".

Buruzagi popularraren esanetan, Mariano Rajoyren Gobernuak gardentasun legea bultzatu du eta demokrazia birsortzeko neurriak "alderdi guztiekin" adostu nahi ditu. Gaineratu duenez, legez kanpoko finantzazioaren delitua sortu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP