Politika -
PSN
Chivitek PSNko idazkari nagusi kargurako hautagaitza aurkeztuko du
Halaber, Maria Chivite izango da PSNren zerrendaburua 2015eko hauteskundeetan.
Erredakzioa
Maria Chivite Nafarroako Gobernu presidente izateko PSNren hautagaiak baieztatu du alderdiko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko duela. Nafarroako Alderdi Sozialistak abendurako deituko du alderdiaren ezohiko batzarra, eta bertan aukeratuko dute buruzagi berria.
Chivitek ohar bat kaleratu du eta bertan adierazi du pauso berri bat eman nahi duela "Nafarroako garai berriaren buru izateko, eta PSN-PSOE alderdiko buru izateko". Gaineratu duenez, pauso hori emateko legitimatuta sentitzen da jasotako babesagatik eta "modu irekian eta parte-hartzailean" diseinatzen eta eraikitzen ari den programarengatik.
Azaldu duenez, bere proiektua "aukera berdintasuna, gardentasuna, guztien ongia eta etika publikoa" baloreetan oinarrituta egongo da eta bere lehentasunetako bat militantziari protagonismoa ematea izango da, hainbat gai garrantzitsuren gainean horiei galdetuz.
Bestalde, hiritarren parte-hartzea bultzatu nahi du eta PSN alderdi moderno, erakargarri eta gazteei ahotsa emango diena bihurtu.
PSOErekiko harremanari dagokionez, elkartuta egotearen alde agertu da.