Politika -

Gasteiz

Patxi Lazcozek politika utziko du

PSE-EEk Gasteizen duen bozeramaile eta alkate ohiak udal hauteskundeen ostean utziko du politikagintza.

Patxi Lazcoz Gasteizko alkate ohia. EITB
Patxi Lazcoz Gasteizko alkate ohia. EITB
Patxi Lazcozek politika utziko duela iragarri du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lazcoz PSE-EEk Gasteizko Udalean duen bozeramaile eta hiriko alkate ohiak politikagintza utziko du hurrengo urteko udal hauteskundeen ostean, prentsaurrekoan iragarri duenez.

2007tik 2011ra Arabako hiriburuko alkate eta 24 urtez zinegotzi izandakoa "militante hutsa" izango da hauteskundeen ostean, eta baliteke abokatu bulego bat sortzea.

Lazcozek hedabideekin egindako gosari batean egin du iragarpena, eta erabakia duela hainbat hilabete hartu zuela esan du.

Horren esanetan, politikan 15 urte baino gehiago eman dituztenek bidea utzi behar diete pertsona berriei.

"Pauso hau ematen duen azkena ez izatea espero dut", adierazi du Lazcozek; izan ere, gizarteak nahi dituen aldaketak pertsona berriek egin behar dituztela iritzi dio.

Alkate ohiak "babes politiko eta pertsonala" agertu dio Maite Berrocal zinegotzi sozialistari, PSE-EEren alkategaia izateko lehian.

Gainera, "kezka" agertu du, Gasteizko Udala (PPren esku dago) "susmopean" dagoelako, epaileak San Antonioko bulegoen alokairua aztertzen ari direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea