Politika -

Asteazkenean

EH Bildu abstenituko egingo da Memoriaren Institutuaren bozketan

EH Bilduk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu ekarpenak kontuan ez hartzeagatik, baina “zubiak irekita utzi ditu Euskal Herriak erakundea behar duelako”.

Arzuaga
Arzuaga
Arzuaga

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk abstentzioaren alde egingo du datorren asteazkenean Memoriaren Institutua sortzeko proiektuari buruzko bozketan, “EAJren eta PSEren jarrera oso itxia izan delako, babes parlamentario handiagoa edukitzea saihestuz”.

Koalizioak ohar baten bidez zabaldu duenez, “ez da nahiko genukeen Institutua, baina Euskal Herriak memoria, bizikidetza eta giza eskubideen balioa bermatuko duen instituzioa behar du, hemen gertatu diren giza eskubideen urraketa guztiak ikertu eta egiaztatzeko, oraindik ezagutzen ez denari, egiaren aldera, argitasuna ekartzeko”.

Julen Arzuaga legebiltzarkideak eztabaida prozesuan zehar “EH Bilduren ekarpen eraikitzailea baztertua” izan dela kritikatu du. Are gehiago, “talde memorialisten eta bestelako nazioarteko esperientzien ekarpenak jasotzea ere saihestu dituzte, EAJren eta PSE-EEren logika honako hau izan baita: memoriaren alde baina talde memorialistarik gabe”.

Halere, esan du Arzuagak, “EH Bilduk arduraz jokatu nahi izan du; ate guztiak itxi nahi izan dizkioten aurrean leiho bat irekita uztea lehenetsi du eta hemendik aurrera Memoriaren Institutuaren jarduna norabide egokian ipintzeko lan egingo du”.

Azaldu dutenez, “iraingarria eta baztergarria da erabiltzen den terminologia, ‘ETAren terrorismoaren’ parean ‘legez kanpoko terrorismo aurkakoak’ jartzen direlako, Estatuaren terrorismo eta giza eskubideen urraketak erantzun gisa hartuta: ematen du esan nahi dutela batzuetan akaso legearen kontrakoa izan zela, baina ETAren aurrean justifikatua eta zilegi izan zela”.

Horrelako terminologia erabiltzea “doilor eta laidogarria da”, Arzuagaren iritziz, “horrek gainera biktimen mailaketa suposatzen duelako, pairatu duten indarkeriaren araberakoa”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Eusko Legebiltzarra argazkiak Gogora Institutua gaur Terrorismoaren Biktimak Gaur EH Bildu Euskal sozialistak