Politika -
Galdeketa Arrankudiagan
Beste herri batzuetan galdeketak egitera animatu du Ados plataformak
Arrankudiagako biztanleek baiezkoa eman zioten atzo euskal estatu soberano bateko herritar izateari. Guztira, 450 herritarrek bozkatu zuten baiezkoaren alde (% 89,64).
Erredakzioa
Arrankudiagako galdeketa antolatu zuen Ados plataforma “pozik” agertu da atzo egindako bozketarekin eta Euskal Herriko udalerri gehiagotan mota horretako galdeketak egitera animatu du.
Arrankudiagako biztanleek baiezkoa eman zioten atzo euskal estatu soberano bateko herritar izateari. Guztira, 450 herritarrek bozkatu zuten baiezkoaren alde (% 89,64).
Ados plataformak emandako datuen arabera, 13 pertsonak kontra bozkatu dute, eta 33 boto zuri eta 6 baliogabe zenbatu dituzte. Orotara, 16 urtetik gorako 815 herritar zeuden boto ematera deituta, eta parte-hartzea % 61,59koa izan zen.
Kontsultan, galdera hau egin zieten herritarrei: “euskal estatu burujabe baten kide izan nahi duzu?”.
Bozketa "normaltasunez" eta "inolako eragozpenik gabe" egin zuten, antolatzaileen esanetan. Antolatzaileak oso pozik agertu dira gaur, 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dutelako. “Ondorioak baikorrak dira”, esan dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako udalerrietako taldeekin elkarlanean hasteko prest agertu da Ados plataforma.
Ados plataforma Bizkaiko Batzar Nagusietako kide ohi batzuek eta zenbait alkate ohik, ezker abertzaleko eta EAJko ordezkari izandakoek, osatzen dute, baita sindikatu batzuei eta kultura eta kirol arloei lotutako pertsona batzuek ere.
Arrankudiagako kontsulta, Euskal Herrian independentziari buruz egiten den bigarren galdeketa da, aurretik Etxarri Aranatzen egin baitzuten.