Politika -
Presoak
Preso ohi bati Bilbon egin dioten harrera salatu du Urquijok
Larunbatean izan zen Bigarren Ibarra Izurietaren ongietorria, eta 200 pertsonatik gora bertaratu ziren.
Erredakzioa
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak salaketa jarri du Auzitegi Nazionalean, Bigarren Ibarra Izurieta preso ohiari larunbatean Bilbon egin zioten harreran terrorismoaren biktimen duintasunari eraso egin ote zioten argitzeko.
Urquijok azaldu duenez, presoa Monterrosoko (Lugo) presondegitik atera zen larunbatean, KASen Bizkaiko arduradun izateagatik 13 urte preso egon ostean.
Ongietorria emateko ekitaldian, 200 pertsonatik gora izan ziren, Karmelo kalean, eta pankartak, aurreskuak eta euskal presoen eskubideen aldeko oihuak egin zituzten, Gobernu ordezkariaren esanetan.
Urquijoren arabera, baliteke ekitaldi horretan terrorismoaren biktimen duintasuna errespetatu ez izana, eta terrorismoa goratu izana. Antzeko ekitaldien aurrean "adi" jarraituko duela ohartarazi du Urquijok.