Politika -
Auzitegi Nazionala
Fuentes Villotak ukatu egin du polizia bat hiltzen saiatu zela
17 urteko ihesaldiaren ostean Liverpoolen atxilotutako presoak, hala ere, ETAko kideak eramaten lan egin zuela aitortu du.
Erredakzioa
Raul Fuentes Villotak aitortu egin du ETAri lagundu izan diola talde armatuko kideak alde batetik bestera eramaten, baina ukatu egin du 1991n Barakaldon polizia bat hiltzen saiatu izana. Fiskaltzak 54 urteko kartzela-zigorra eskatu du auzipetuarentzat aipatu hilketa saiakeragatik.
Ministerio Publikoak poliziaren auto azpian lehergailu bat jartzen saiatzea leporatzen dio. 1991ko egun hartan, ETAko kideak harrapatu zituzten eta tiroketa bat izan zen polizien eta ETAko kideen artean.
Atentatu saiakera horrengatik zigortu zituzten Juan Maria San Pedro Blanco eta German Urizar de Paz. Bizkaia taldeari laguntzen zion Matalaz taldeari egozten diote gertakaria.
Fuentes Villotak, baina, ukatu egin du ETAko kide izatea, baina onartu egin du zortzi hilabetez lagundu izana. ETAko kideak hitzorduetara eramaten eta erosketaren bat egiten lagundu omen zion erakunde armatuari, baina ez omen zekien Barakaldoko polizia bat hiltzeko asmoa zutenik ETAko kideak bertara eraman zituenean.
Fuentes Villota 2012ko abuztuaren 26an utzi zuten Espainiako Estatuko agintarien esku, 17 urteko ihesaldiaren ostean, Liverpoolen atxilotu ondoren.