Politika -

PSOE

Politika utzi behar duela iragarri du Alfonso Guerrak

Hauteskunde zerrendetan berriz aurkeztuko ez dela iragarri du diputatu sozialista historikoak. PSOEko iturriek azaldu dutenez, Guerrak eserlekua abenduan utziko du.

Alfonso Guerra diputatu sozialista historikoa. Argazkia: EFE
Alfonso Guerra diputatu sozialista historikoa. Argazkia: EFE
Alfonso Guerra diputatu sozialista historikoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde zerrendetan berriro aurkeztuko ez dela eta politika utziko duela iragarri du gaur Alfonso Guerra diputatu sozialista historikoak. 1976az geroztik Kongresuan lan egin du Guerrak.

PSOEko iturriek azaldu dutenez, Guerrak eserlekua abenduan utziko du, bilkura-aldia amaitzen denean, alegia.

Alfonso Guerra presidenteordea izan zen Felipe Gonzalezen Gobernuan eta Kongresuko Aurrekontuen Batzordeko presidentea da egun. Bere azken batzordea izan behar zuela adierazi die Guerrak kazetariei gaur. Horrela, etorkizunean hautagaitza politiko batean parte hartuko ez duela erantsi du: “Inola ere ez”.

Kongresura “ez etortzen” saiatu zen

Kongresura “ez etortzen” birritan saiatu zela esan du txantxetan, baina alderdikideen presioen aurrean etsi zuela gaineratu du. Oraingoan inork erabakia aldatzera bultzatuko ez duela adierazi du sozialistak. Erabakiak Pedro Sanchezen zuzendaritza berriarekin “zerikusirik” ez duela argi utzi du Guerrak.

Guerraren hitzetan, duela urtebete berriz aurkeztuko ez zela azaldu zion Alfredo Perez Rubalcaba idazkari nagusi ohiari. Rubalcabak eserlekua iragan ekainean utzi zuenean, “berehala” ikustera joan zen eta hurrengoa esan zion: “Aurrea hartu dizut”.

Gizarte Segurantzari kotizatzen 50 urte eman dituela gogorarazi du 74 urteko Guerrak ironiaz. Diputatu sozialistaren ahotan, nahikoa da eta, “gauzak doazen moduan, zuetako inork” (kazetariak) seguru ez du hainbeste denbora lan egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista