Politika -

Autogobernua

'Ezberdinen arteko itunak soilik ekidingo du identitateen talka'

Ardanza lehendakariaren iritziz, 'legea inposatzen bada ere' ez da lortuko hala sentitzen dutenek 'Euskadi aberriari muzin egitea'.

Jose Antonio Ardanza lehendakariak autogobernuari buruzko lantaldean parte hartu du. Argazkia: EiTB
Jose Antonio Ardanza lehendakariak autogobernuari buruzko lantaldean parte hartu du. Argazkia: EiTB
Ardanzaren eta Savatarren agerraldiak, autogobernuaren lantaldean

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Ardanza lehendakariaren iritziz, Euskadiko gatazka politikoaren konponbidea "ezberdinen arteko itun" baten bidez iritsiko da, izan ere, hori da haren ustez euskal eta espainiar identitateen arteko "talka" eragozteko modu bakarra. Gainera, legeak eta Konstituzioa inposatzen badira ere, ez dutela lortuko Euskadi beren aberritzat eta naziotzat dutenek horri uko egitea ohartarazi du.

Ardantzak Eusko Legebiltzarreko Autogobernuari buruzko lantaldean agerraldia egin du gaur. Ardantzaren aburuz, ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu ostean, "elkarbizitza akordio berri bat" lortzeko atea zabaldu da.

Lehendakariaren esanetan, itun horrek ez du "gehiengoen jokoan" oinarritu behar. "Euskal gehiengoak erabakitzen al du euskal gutxiengoaz?, Konstituzioak erabakiko al du, burujabetza Espainiako herriari dagokiola argudiatuta?", galdegin du.

Ardanzaren iritziz, "Euskal Herriari dagokio burujabetza, eta, beraz, ezin zaio eskatu berea ez den burujabetza bat inposatzen dela onartzea". Hori dela eta, irtenbidea "ezberdinen arteko ituna" gauzatzetik etorriko dela azaldu du.

Azpimarratu duenez, euskal gizarte "konplexuan" bizikidetza bermatzeko modu bakarra ezberdinen arteko ituna lortzea da. "Itunik gabe ez dago konponbiderik", ohartarazi du. Ildo horretan, Euskadin bi sentimendu ezberdin daudela nabarmendu du: "batzuentzat Euskadi da beren aberria eta nazioa, eta beste batzuentzat, berriz, Espainia da erreferentzia". Lehendakariaren iritziz, zaila da dualtasun horri konponbidea ematea; izan ere, legeak eta Konstituzioa inposatzen badira ere, ez dute lortuko Euskadi beren aberritzat eta naziotzat dutenek horri uko egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Jose Antonio Ardanza bideoak