Politika -

Hezkuntza

Jaurlaritzaren hezkuntza plana 'iruzurra' dela uste du PSEk

Heziberri 2020 hezkuntza planak LOMCEri aurre egiteko helburuan huts" egiten duela kritikatu dute sozialistek.

Isabel Celaa PSE-EEko legebiltzarkidea. EiTB
Isabel Celaa PSE-EEko legebiltzarkidea. EiTB
Isabel Celaa PSE-EEko legebiltzarkidea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa PSE-EEko legebiltzarkide eta Hezkuntza sailburu ohiak Heziberri 2020 hezkuntza plana bertan behera uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, "LOMCEri aurre egiteko helburuan huts" egiten duelako.

Prentsaurrekoan, Celaak plan hori "iruzurra" dela salatu du. Izan ere, "Werten legeari aurre egiteko modu gisa aurkeztu zuten, baina LOMCE Euskadin garatzeko dekretua da".

Horren esanetan, oinarrizko hezkuntzarako curriculum proiektuak "LOMCEren alde negatiboenak" jasotzen ditu, hala nola "eskuduntzen zentralizazioa, ikasleen banaketa goiztiarra eta hezkuntza fase bakoitzaren amaiera azterketak".

Gainera, Heziberri 2020 planak "hain emaitza onak eman dizkigun curriculum ereduaren ikuspuntua" aldatu egiten duela kritikatu du.

Celaaren estez, hezkuntzaren arloko erronka nagusia sistema hirueleduna da, baina Heziberri proiektua "etsigarria" da arlo horretan, zentroek atzerri hizkuntzaren batean eskolak "eman ahal izango dituela" baino ez baitu aipatzen.

"Hizkuntza eredua hautatzeko askatasuna" ere ez dela planean aipatzen deitoratu du, eta euskara sistemaren oinarria izatea kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak