Politika -

'Inkomunikazioa eta Tortura'

Torturen txostena nazioarteko erakundeei bidaliko diete eragileek

Horrela, nazioarteko erakundeek Espainiako agintariei “azalpenak” eskatzea espero dute Argituz, Ekimen, Osalde eta Jaiki Hadi elkarteek, besteak beste.

Torturen txostena aurkeztu diete parlamentariei Legebiltzarrean

0:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren aurkako legedia aplikatuta ustez torturak nozitu dituzten pertsonen testigantzak aztertu zituen ‘Inkomunikazioa eta Tortura’ txostenak. Lanaren egileek ikerketa nazioarteko erakundeen eskuetan utziko dute. Horrela, nazioarteak Espainiako agintariei “azalpenak” eskatzea espero dute kolektiboek.

‘Inkomunikazioa eta Tortura. Istanbuleko Protokoloan oinarritutako Azterketa’ txostena iragan irailean aurkeztu zuten Madrilen. Tortura testigantzen fidagarritasuna egiaztatu zuen ikerketak. 1982tik 2010era bitartean atxilotutako 45 pertsonaren lekukotasunak aztertu zituen txostenak.

Argituz, Espainiako Neuropsikiatria Elkartea, Komunitate Jarduerako Taldea, Ekimen Elkartea, Jaiki Hadi, Osasun Mentalaren Elkartea eta Osalde kolektiboek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean txostenaren ondorioak azaltzeko.

Txostena nazioarteko kolektiboei bidaliko dietela iragarri dute Batzordean. Helburua Espainiako agintariei torturengatik “azalpenak” eskatzea dela azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea