Politika -

Epaiketa, Parisen

ETAk 2006an lapurtutako 252 pistola ditu oraindik, Frantziaren ustez

Talde batek 404 pistola lapurtu zituen Vauverten, eta segurtasun indarrek 152 baino ez dituzte berreskuratu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk 2006. urtean Frantziako hego-ekialdean lapurtutako 404 pistoletako 152 baino ez dituzte aurkitu orain arte Espainiako eta Frantziako segurtasun indarrek, eta, horrenbestez, oraindik ere 252 atzeman behar dituzte.

Laurent Hury terrorismoaren aurkako zerbitzu frantziarraren komandanteak eman du datu hori, Parisen ETAko ustezko zazpi kideren aurka abiatutako epaiketan. Besteak beste, aipatu lapurreta egotzi diete auzipetuei.

"2007. urtetik, etakide klandestino guztiek Sidamen [lapurreta egin zuten konpainia] ostutako armak eraman dituzte", azaldu du komandanteak. Beste hainbat, baina, ezkutalekuetan atzeman dituzte.

Horren esanetan, ETAk hainbatetan erabili ditu aipatu armak Frantzian, hala nola 2007. urteko abenduan, Mikel Carrera Sarobe buru militar ohiak Capbretonen bi guardia zibil hil zituenean (biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten krimen horregatik); 2009ko ekainean, ETAko kide batek jendarme bat zauritu zuenean; eta 2010eko martxoan, autoak lapurtzen ari zen talde batek jendarme bat hil zuenean.

ETAk pistola horietako bat erabili zuen azken aldia 2011. urteko apirilaren 9an izan zen. Orduan, jendarme bat zauritu zuten Correzen (Frantziako erdialdea), ihesaldi batean.

Huryk zehaztu duenez, ETAk ez du lapurreta gehiagorik egin behar izan 2006tik, oraindik 250 dituelako.

Hain zuzen ere, honakoak eseri dira akusatuen aulkian: Mikel Carrera Sarobe, Zigor Garro Perez, Marina Bernadoó Bonada, Borja Gutierrez Elorduy, Iurgi Mendinueta Mintegi e Ibon Gogeaskoetxea Arronategi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak