Politika -

Izquierda Unida

IUn 'besaulkiari inork tinko heltzen' ez diola goraipatu du Cayo Larak

Bestalde, Ahal Dugu bezalako beste alderdi politiko batzuekin ados jartzeko “men egin” edo “apaldu” egingo ez direla ohartarazi du Izquierda Unidako koordinatzaile federalak.

Cayo Lara IUko koordinatzaile federala. Argazkia: EFE
Cayo Lara IUko koordinatzaile federala. Argazkia: EFE
Cayo Lara IUko koordinatzaile federala. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne-hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki duela azaldu du astelehen honetan Cayo Lara IUko koordinatzaile federalak. Horrela, koalizioan “besaulkiari inork tinko heltzen” ez diola demostratu nahi du Larak.

Gainera, hautagairik babestuko ez duela aurreratu du Larak. Prozesua bukatu arte bere botoaren berri emango ez duela zehaztu du IUko koordinatzaile federalak.

Prentsaurreko luzea eman du Larak IUko Kontseilu Politiko Federalari hauteskunde orokorretan zerrendaburu ez izateko erabakiaren berri eman eta gero. Barne-hauteskundeetan alderdikide batekin lehiatu behar ez izanagatik “aske” sentitzen dela onartu du Larak.

Erabakia “pentsatu” duela errepikatu du IUko koordinatzaile federalak, eta “arinkeriaz hartu” ez duela nabarmendu du. Politikari askok “besaulkiei tinko heltzen” ez dietela demostratu nahi izan du Larak erabakiarekin.

Ahal Dugurekin aliantza

Bestalde, Ahal Dugu bezalako beste alderdi politiko batzuekin ados jartzeko “men egin” edo “apaldu” egingo ez direla ohartarazi du Larak. Akordioa egitarau “sendo” batean oinarritu behar dela esan du, “ez Errege Magoei idatzitako gutunetan edo kean”.

Larak azaldu duenez, eskuina erakundeetatik kanporatzeko Ahal Dugu bezalako indarrekin aliantzak osatu nahi ditu IUk. Hala ere, aliantzak lortzeko “men egingo” ez dutela ohartarazi du. “Indar politiko batek ez du duintasuna galduko. Eztabaidatu eta proiektu alternatiboak osatu nahi ditugu, baina men egin gabe”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
IUren albisteak