Politika -
Diputatuen Kongresua
Barne Ministerioak Triasen inguruko filtrazioa ikertzeko agindu zuen
CiUk Bartzelonako alkatearen kontuen inguruko informazioa filtratu izana leporatu dio Fernandez Diazi.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak jakinarazi duenez, Barne Ministerioak Xavier Trias (CiU) Bartzelonako alkateak ustez Suitzan zituen kontuen inguruko filtrazioa ikertzeko agindua eman zuen El Mundo egunkariak argitaratu zuen egunean bertan.
Fernandez Diazek erantzun hori eman dio Feliu-Joan Guillaumes CiUko diputatuari, filtrazioaren inguruan galdetu dionean.
Diputatu kataluniarrak Barne Ministerio espainiarra "gezurraren ministerio" bihurtzea leporatu dio Fernandez Diazi, eta filtrazioaren ardura egotzi dio.
Horren harira, ministro espainiarrak erantzun du albistea argitaratu zen egunean bertan agindu ziotela Barne Gaietarako taldeari informazioa iker zezala.