Politika -

Auzitegi Nazionalaren agindua

Juan Carlos Estevez ETAko kidea atxilotu dute Donostian

Kondena betetzeko atzeman du Ertzaintzak, EFE agentziak zabaldu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Juan Carlos Estevez ETAko kidea atxilotu du Donostian, terrorismoarekin lotutako kondena bat betetzeko, poliziaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, 15:00etan egin dute atxiloketa, Auzitegi Nazionalak aginduta.

Erakunde terroristako kide izatea hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta oraindik ere betetzekoa duela zehaztu dute aipatu iturriek.

Estevez ETAren Txomin Iturbe taldearekin lotu zuten, eta Frantziako Poliziak 1995. urtean atxilotu zuen, Hendaian. Ondoren, Parisko Auzitegiak lau urteko espetxe zigorra ezarri zion.

Kondena bete eta gero, Frantziak Espainiara kanporatu zuen, eta, bertan, bi urte eman zituen espetxean.

2004. urtean berriz atxilotu zuten, Limogesen egindako polizia operazio batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Ertzaintza ETA