Politika -

Petrolio prospekzioak

Paulino Riverok kanariarren 'matxinada' arriskuaz ohartarazi du

Hala adierazi du A-23ko ekitaldi instituzionalean, petrolio prospekzioei buruzko galdeketa egitea aurreikusita zegoen egunean.

Paulino Rivero. Argazkia: EFE
Paulino Rivero. Argazkia: EFE
Paulino Rivero. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak kanariarrei bizkarra emanez gero, "matxinada" arriskua dagoela ohartarazi du Paulino Rivero Kanariar uharteetako Gobernu presidenteak. Rajoyren Gobernuak Repsolen petrolio prospekzioak baimentzea "abusua" izan dela gaineratu du.

Hala adierazi du A-23ko ekitaldi instituzionalean, petrolio prospekzioei buruzko galdeketa egitea aurreikusita zegoen egunean. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak galdeketa bertan behera utzi zuen ordea, eta horren ordez, gaur ekitaldi instituzionala egin dute. Bertan, erakunde ezberdinetako 150 kargu publikok petrolio prospekzioen kontrako adierazpena sinatu dute.

Kanarietako bioaniztasuna eta ekonomia mehatxupean daudela salatu du Kanarietako presidenteak. Horren esanetan, petrolio prospekzio hauekin herritarren ahotsa "zapaldu" nahi dute.

Paulino Rivero bereziki kritiko agertu da Espainiako Gobernuarekin Repsolen moduko multinazional baten "interes partikularrak" defendatzeagatik. "Kanariarren borondatearen aurka", Repsolek aste honetan hasi ditu petrolio prospekzioak.

Halaber, Kanarietako Gobernuak "abusu" hori geldiarazteko lanean jarraituko duela nabarmendu du. "Herri bati bizkarra ematen bazaio, herria abusu horren kontra matxinatuko da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea