Politika -

Katalunia, eztabaida

Erkidegoen afera berrikus daiteke ituna lortuz gero, Catalaren ustez

Justizia ministroaren arabera, Gobernuak ez dio presiorik egin Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiari kereila aurkezteko.

Justizia eta Barne Ministerioko buruak, duela gutxi egindako irudian. Iturria: EFE
Justizia eta Barne Ministerioko buruak, duela gutxi egindako irudian. Iturria: EFE
Justizia eta Barne Ministerioko buruak, duela gutxi egindako irudian. Iturria: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Justizia ministroak esan duenez, autonomia erkidegoek Espainian duten lekua berrikus daiteke, betiere aurretik ituna adostuz gero, eta eskumenen eta finantzen arazoak aztertu ondoren.

Rafel Catalak COPE irratian egin ditu adierazpenak, Kataluniak piztutako eztabaidaz ari zela.

Kataluniaren inguruan, Catalak adierazi du Gobernuak dagoeneko agertu duela elkarrizketarako borondaterik baduela, eta argi utzi du Artur Mas Generalitateko presidentearen, Joana Ortega presidenteordearen eta Irene Rigay Hezkuntza kontseilariaren kontra salaketa jartzea, A9ko kontsulta dela eta, Fiskaltzaren erabakia izan dela.

Ministroaren esanetan, Gobernuak ez du Eduardo Torres-Dulce fiskal nagusiari presioa bultzatu; harekin hitz egin, bai, baina ez dute gaia sakondu, ezta fiskalek zer egin behar duten agindu ere.

Catalaren arabera, Fiskaltzak ezin du bestela jardun, legea urratu zela uste baldin badu (Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzeagatik, A9ko deialdiari eutsita), auzitegiek orain ebazten dutena ebazten dutela, “zuzenbidearen munduan ez baitago logika matematikorik; bi eta bi ez dira beti lau”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Salaketak bideoak