Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

EAJren proposamena eztabaidatzeko 'prest' agertu da Patxi Lopez

Euskadi "nazio moduan" aintzat hartuko lukeen erreforma egitea proposatu zuen Andoni Ortuzar jeltzaleak asteburuan. Horren inguruan "hitz egiteko" prest agertu da gaur Patxi Lopez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi “nazio moduan” aintzat hartuko lukeen Konstituzioaren balizko erreforma bati buruz hitz egiteko prest agertu da Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusi ohi eta PSOEko Ekintza Politikorako idazkaria. Andoni Ortuzar EBBko presidenteak egin zuen proposamena, iragan asteburuan, eta gaur Patxi Lopezek esan du alderdi politikoen “proposamen guztiak” mahai gainean jarri beharko direla.

Radio Euskadin, Lopezek berretsi du EAJren proposamena eta gainerako alderdienak “negoziazio eta elkarrizketa mahaietan” jarri beharko direla. “Bakoitzak berea eramango du”, gaineratu du.

Konstituzioaren erreforma Euskadiko “naziotasuna” aitortzeko egitea posible den galdetuta, Lopezek esan du Andaluziako Estatutuan ere “errealitate nazionalari buruz” hitz egiten dela. Kataluniako Estatutuan ere, “aipatu” egiten dela esan du Lopezek, eta, hortaz, “hitz egiteko prest” agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Patxi Lopez azken orduko berriak