Politika
Gipuzkoa
Itziarreko bizilagunek Auzo Udal izan nahi dute
Erredakzioa
Botoen ia % 96 Denon Herriak eta Debako Udalak bultzatutako ekimenaren alde egin dute. Kontsultarako deituta zeudenen % 72k eman dute botoa.


Ia % 96 alde dago. Igande honetan Auzo Udal izan nahi duten erantzuteko deituta zeuden Itziarreko bizilagunek baietza eman diote ekimenari. Denon Herriak eta Debako Udalak bultzatutako kontsultarako deituta zeudenen % 72k eman dute botoa.
Azken erabakia, orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak izango du. Emaitzak berretsi du Debako Udalaren bilkurak hartutako erabakia. Debaren barnean dago Itziar.
Hernaniko Ereñozu lurraldean izendatutako lehenengo auzo udala da, eta, orain, Itziarren azken izapidea bete dute.