Politika -

Ustelkeria Valentzian

Carlos Fabra Aranjuezko espetxean sartu da

Castelloko PPren eta Diputazioaren presidente ohiari lau urteko espetxe-zigorra ezarri zioten beste hainbeste delitu fiskalengatik. Fabra Madrilgo kartzelan sartu da arratsaldean.

Carlos Fabra Castelloko PPren eta Diputazioaren presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Carlos Fabra Castelloko PPren eta Diputazioaren presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Carlos Fabra Castelloko PPren eta Diputazioaren presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Fabra Castelloko PPren eta Diputazioaren presidente ohia Aranjuezko (Madril) espetxean sartu da arratsaldean. Diputazioaren presidente ohiari lau urteko espetxe-zigorra ezarri zioten beste hainbeste delitu fiskalengatik.

Espetxeetako iturriek jakitera eman dutenez, Fabra 16:00ak aldera Aranjuezko kartzelan sartu da.

Espetxean sartzeko aginduari helegitea ez aurkeztea erabaki zuen Castelloko PPren presidente ohiak iragan astean. Ondorioz, Fabrak bost eguneko epea zuen kartzelan sartzeko. Epea astelehen honetan bukatzen zen. Espainiako Gobernuak indultu eskakizuna arbuiatu zuen azaroaren 21ean.

Familia eta talde medikoa

Madrilgo espetxe batean sartzeko borondatea azaldu zuen Fabrak; izan ere, familia eta lagun asko bertan bizi dira.

Gainera, gibeleko transplantea egin zion talde medikoa hiriburuan bizi da. Horrek ere Castelloko presidente ohiaren erabakia baldintzatu du.

Carlos Fabra Castelloko Lurralde-auzitegira joan zen iragan asteazkenean espetxeratzeko agindua jasotzeko. Ogasun Publikoari 693.000 euroko iruzurra egiteagatik lau urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, irailean, babes helegitea aurkeztu zuen Fabrak, Gorenak errekurtsoa errefusatu eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea