Itxi

2014/12/01

21:12

Politika

Pujol auzia

Masek ez du Pujol auziari buruzko batzordean agerraldia egingo

Erredakzioa

Hala adostu dute CiUk eta ERCk. ERCk, ICV-EUiAk, Ciutadansek eta CUPek egindako proposamenak aurrera egin du, eta Felipe Gonzalez eta Jose Maria Aznarren agerraldia eskatuko dute.

  • Artur Mas Generalitateko presidentea.

    Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

CiUk eta ERCk adostuta, Artur Mas Kataluniako presidenteak ez du Pujol auziari buruzko ikerketa batzordeank agerraldia egin beharko. Gaurko bozketan atzera bota duten izen bakarra da Masena.

Izan ere, CiUk atzera egin du eta ez die betorik jarri oposizioak egindako proposamenei, eta bere abstentzioari esker, ERCk, ICV-EUiAk, Ciutadansek eta CUPek egindako proposamena onartu dute. Proposamen horretan Felipe Gonzalez eta Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohien agerraldiak eskatzen dituzte.

Batzordea gaur jarri da abian Parlamentuan, eta azaroaren 21ean onartutako zerrenda zabaldu dute, CiUk eta PSOEk oposizioko taldeek egindako proposamen batzuei betoa jarri izanak kritika handiak eragin ostean.

Azkenean, ERCk, ICV-EUiAk, Ciutadansek eta CUPek egindako zerrenda bateratua, CiUrena, eta ICV-EUiAk eta Ciutadansek bakoitzak bere aldetik egindako proposamenak onartu dituzte.

Aurrera egin ez duen proposamen bakarra Artur Mas Generalitatearen presidentearena izan da, CiUk eta ERCk kontra bozkatu dutelako, baina Felipe Puig kontseilari ohia eta Generalitateko 40 bat kargudun ohiren arduradunarenak aurrera egin du.

Zerrenda bateratuan agertzen dira Jordi Pujolen garaiko bi goi kargudun, Macia Alavedra eta Lluis Prenafeta, Daniel Osacar CDCren diruzain ohia, Felix Millet Orfeo Catala Fundazioaren presidente ohia, Javier de la Rosa eta Fidel Pallerols enpresarioak, eta Lluis Pascual Estevill epaile ohia.

CiUk eskatuta, ordea, ERCko, PSCko eta ICV-EUiAko goi kargudun ohiak joango dira batzordean deklaratzera, tartean Josep Lluis Carod-Rovira presidenteorde ohia.

Hori horrela, 140tik 180ra igo dute agerraldi kopurua, eta batzuk aditu gisa joango dira. Horixe da Miguel Angel Mayo Ogasun Ministerioko Teknikarien Sindikatuko Kataluniako koordinatzailea. Horren arabera, iruzur fiskala Kataluniako Barne Produktu Gordinaren laurdenaren parekoa da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;