Politika -
Otsailaren 23tik 25era
Otsailean Batzar Nazionala eginez hasiko du PPk hauteskunde urtea
2015. urtean hainbat hitzordu izango dituzte herritarrek hauteslekuekin.
Erredakzioa
PPk Batzar Nazional bat egingo du otsailaren 23tik 25era, maiatzeko foru eta udal hauteskundeei begira, alderdiaren zuzendaritzak gaur egindako bileran Maria Dolores de Cospedak idazkari nagusiak aurreratu duenez.
Batzar hori 2015. urtean PPk egingo duen lehen ekitaldi garrantzitsua izango da.
Hurrengo urtean hainbat hitzordu izango dituzte herritarrek hauteslekuekin. Izan ere, udal eta foru hauteskundeak ez ezik, urte amaieran orokorrak ere egingo dituzte, eta baliteke Katalunian Generalitateak plebiszitu-hauteskundeak deitzea.
Segur aski, maiatzeko hauteskundeetarako hautagaiak eta zerrendaburuak otsailean bertan iragarriko ditu PPk, baina Batzar Nazionalak hauteskunde programa izango du ardatz.