Politika -

Urrezko Domina

Gobernuak Nafarroako Domin polemikoa eman die Huarteri eta Urmenetari

EH Bilduko, I-Eko eta Geroa Baiko parlamentariak ez dira ekitaldira joan, protesta gisa.

Felix Huarte eta Miguel Urmeneta
Felix Huarte eta Miguel Urmeneta
Huarte eta Urmeneta saritu dituzte Nafarroan

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Urrezko Domina eman die gaur Felix Huarte enpresaburu eta politikari zenaren eta Miguel Urmeneta Iruñeko alkate izan zenaren seme-alabei.

Golardoak polemika handia piztu du alderdi politikoen eta memoriaren aldeko elkarteen artean. Izan ere, Huarte eta Urmeneta Frankismoaren garaiko buruzagiak dira. Huarte, gainera, Erorien Harana preso errepublikanoekin eraiki zuen enpresaren jabea zen, eta Urmenetak nazien alde borrokatu zuen Bigarren Mundu Gerran.

Nolanahi ere, Asisko Urmenetak, Iruñeko alkate ohiaren semeak, Euskadi Irratian adierazi duenez, aita ezin da alderatu Huarterekin, "euskararen alde" lan ugari egin zuelako.

Elkarrizketa Asisko Urmenetari:

Foru Gobernuaren ustez, baina, Huarte eta Urmeneta Nafarroaren eraldaketa sozialaren eta ekonomikoaren sustatzaileak izan ziren, erakundeetatik 12.000 milioi pezetako planak abiatu zituztelako.

Golardoa Yolanda Barcina Gobernuko presidenteak eman die Jesus Huarteri (Felix Huarteren semea) eta Maria Urmenetari (Javier Urmenetaren alaba).

Barcinak oposizioaren kritikak salatu ditu, eta Huarteren eta Urmenetaren "esku-zabaltasuna" goratu du, "euren energiak ongia egitera bideratu zituztelako, Nafarroari zor zioten maitasuna zela eta".

EH Bilduko, I-Eko eta Geroa Baiko parlamentariak ez dira ekitaldira joan, protesta gisa, eta golardoak frankismoaren biktimentzat behar zukeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa