Politika -
Kataluniako prozesua
ERCk bilera eskatu dio Artur Masi, bide orriak zehazteko
Oriol Junquerasek zerrenda bateratua osatzeko proposamenari ezetz erantzun zion atzo, eta Masi bilera bat eskatu dio gaur, bide orriak zehazte aldera.
Erredakzioa
Oriol Junqueras ERCko buruak bilera bat eskatu dio Artur Mas Kataluniako presidenteari, euren proposamenen inguruan hitz egiteko.
Oriol Junquerasek zerrenda bateratua osatzeko proposamenari ezetz erantzun zion atzo, eta Masi bilera bat eskatu dio gaur, bide orriak zehazte aldera.
Bilera telefonoz eskatu dio, eta Artur Masek hitzordua eman beharko dio orain Junquerasi.
Artur Masek ezinbestekotzat jo du independentziaren aldeko alderdi guztiek zerrenda bakarra osatzea. Oriol Junquerasek, baina, nahiago du zerrenda bat baino gehiago aurkeztu, bakoitzak bere egitaraua baina gai komun bat babesteko: subiranotasuna.
Bi proposamenak plazaratu ondoren, eta aurrerantzean egin beharreko bidea adosteko asmoz, ERCk elkarrekin biltzeko data jartzeko eskatu dio Kataluniako presidenteari.
Kataluniako Batzar Nazionalaren ustez, irtenbide bakarra ERC eta CiUren arteko akordioa lortzea da, Carme Forcadellek irratian eskaini duen elkarrizketa batean esan duenez.