Politika -
Gipuzkoako Aurrekontuak 2015
'Lastima EAJk orain ikustea zer dakarren Bilduri gobernatzen uzteak'
Denis Itxasok hitz horiekin kritikatu du jeltzaleen jarrera, Markel Olanok aurrekontuen inguruan egindako iragarpenaren ostean. Hain zuzen ere, osoko emendakinari eutsiko diotela esan du Olanok.
Erredakzioa
Denis Itxaso PSE-EEko ahaldun nagusirako hautagaiak igande honetan esan du ''lastima'' dela EAJk orain ikusi izana ''zein kaltegarri den'' Bilduri Gipuzkoa osoan gobernatzen uzteak, ‘’sozialistek gobernu alternatiboa eratzeko luzatutako eskua gutxietsita’’.
Itxasok hitz horiekin kritikatu du jeltzaleen jarrera, Markel Olanok aurrekontuen inguruan egindako iragarpenaren ostean. Hain zuzen ere, osoko emendakinari eutsiko diotela esan du Olanok. Ohar batean, sozialisten hautagaiak esan du jeltzaleen ''espantuak antzerki hutsa’'' direla, ‘''bestela nekez uler daitekeelako orain arte eta denbora luzez Markel Olanok erakutsi duen jarrera pasiboa''.
''Inork ez du zalantzan jartzen Bizkaiko jeltzaleek inoiz ez lioketela Garitano bezalako bati Aldundiaren giltza emango'', gaineratu du.
Horrez gain, PSE-EEk uste du Bilduk egindako aurrekontuen proiektuak ez duela Gipuzkoak egun eskatzen duela biltzen, ''ez maila materialean ezta ekonomikoan ere''.