Politika -

Ustelkeria auziak

Ruz Auzitegi Nazionaletik kanporatu edo ez erabakiko du gaur CGPJk

Baliteke PP nahasita dagoen ustelkeria auzi nagusien instrukzio-epaileak ikerketok utzi behar izatea.

Pablo Ruz epailea. EFE
Pablo Ruz epailea. EFE
Ruz epailea baztertu ala ez eztabaidatuko du Botere Judizialak

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailearen etorkizuna erabakiko du gaur arratsaldean, presio politiko handien artean.

PP nahasita dagoen ustelkeria auzi nagusien (Gurtel eta Barcenasen agiriak) instrukzio-epailea da Ruz, eta, hori dela eta, presioak egin dizkiote CGPJri, ikerketak utz ditzan.

Epaileak PP inputatu du Gurtel auzian, eta alderdi horren egoitza nagusia miatzea agindu duen lehena izan da.

Ruzek Mostolesko (Madril) 4. zenbakiko instrukzio-epaitegian du lanpostu finkoa, baina 2010. urtetik Auzitegi Nazionaleko 5. zenbakikoan dago, Miguel Carmona epaile titularra Londresen baitago.

2010etik, hiru aldiz luzatu diote Ruzi egonaldia Auzitegi Nazionalean, sei hilabeterako bakoitzean. Orain, laugarren luzapena eska zezakeen, 2015. urteko ekaina arte izateko karguan. CGPJk, baina, konkurtsoa deitzea erabaki du, lanpostu hori betetzeko. Ondorioz, PP eta Espainiako Gobernua kolokan jarri dituen epaileak ikerketak utzi beharko ditu segur aski.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak agiri batean aurreratu duenez, karguan hiru hilabete jarraitzea ahalbidetuko dio Ruzi, hau da, martxora arte, konkurtsoa bukatu bitartean, eta, ordutik aurrera, esku artean dituen auziekin jarraitzeko baimena eman liezakiokete, baina "epaile laguntzaile" gisa. Behin betiko erabakia gaur arratsaldean hartuko dute.

Testuinguru honetan, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Ruz epailea Gurtel eta Barcenas auzien ikerketetatik ez kentzea eskatu du, eta, hala gertatu ezean, Mariano Rajoyren Gobernuak "azalpenak" eman beharko lituzkeela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika albisteak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Ustelkeriaren mapa politika Albisteak Gaur Eguneko albisteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia