Politika -

Gardentasunaren ataria

Zenbat kobratzen dute Rajoyk eta Espainiako ministroek?

Urtean 78.185 euro kobratzen ditu Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Jorge Moragas bere kabineteko buruak baino 35.001 euro gutxiago.

Rajoy en el senado
Rajoy en el senado
59.000 kontsulta, gardentasunaren webguneak lehen egunean

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtean 78.185 euro kobratzen ditu Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Jorge Moragas bere kabineteko buruak baino 35.001 euro gutxiago. Moragasek 113.186 euroko soldata du.

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak ere bere taldeko lankideek baino gutxiago kobratzen du. 75.744 euroko soldata jasotzen du Saenz de Santamariak; Carmen Martinez Castro eta Jose Luis Ayllon Komunikazio eta Gorteetako Harremanetarako idazkariek, berriz, 110.363 euro kobratzen dituzte.

Espainiako Gobernuko Presidentetza sailean lan egiten duten 15 kargudunetako zortzik Rajoyk baino gehiago kobratzen dute. Esan bezala, kabineteko buruak presidenteak baino % 44,76 gehiago irabazten du urtean. Moncloako Bulego Ekonomikoko zuzendariak, berriz, 112.733 euro kobratzen ditu, presidenteak baino % 44,18 gehiago.

Gobernuko kideen eta goi-kargudunen soldatak atzotik abian den Gardentasunaren Atarian kontsulta daitezke. Hitzarmenak, kontratuak edota diru-laguntzak ere atari horretan jarri dituzte ikusgai.

Ministroen artean, soldata altuena Ana Pastorrek eta Cristobal Montorok (Sustapen eta Ogasun arduradunak, hurrenez hurren) jasotzen dute. Pastorri urtean 77.503 euro ordaintzen dizkiote, eta Montorok 76.319 euro kobratzen ditu (presidenteordeak baino gehiago).

Gainerako ministro gehienek 68.981 euro irabazten dituzte.

Gardentasunaren Ataria, esan bezala, atzo jarri zuten martxan, eta, aurreneko zortzi orduetan 60.000 bisita baino gehiago jaso ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Rajoy berriak Espainia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Lansariak